“Nahi ditugun gauza guztiak ikas ditzakegu, ez dago mugarik gure ezaguerarako, handiagotu ditzagun”
“Nahi ditugun gauza guztiak ikas ditzakegu, ez daude mugarik gure ezaguerarako, handiagotu ditzagun.”
Guretzat oso garrantzitsua da ikasle bakoitzarentzako talde egokia aurkitzea. Bakoitzaren maila, eskolako kurtsoa eta beharrak kontuan hartzen dira.
Horregatik beti dohainik aurrera hurrengo prozesua eramaten dugu, gurekin kontaktuan jartzen den edozein ikaslerekin.
Klase guztiak taldeka edo banaka eskatu daitezke
Ez da soilik etxerako lanak egiteko lekua
Ikasle batzuk zailtasunak dituzte eskolako abiadura eramateko eta bigarren azalpen bat emanda, metodo egoki bat erabilita eta beraien beharrei moldatuz, gauzak guztiz uler ditzakete.
Ikasleen dudei irtenbidea aurkitzea eta eskolako abiadura jarraitzea dira talde hauetan dugun helburua.
Eskolan lantzen ari diren gauzak kontuan hartuta, kontzeptuak indartzen ditugu. Beti eskolakoari jarraituz egunero hizkuntzaren barruko alorrak landuz.
Talde hauen helburua ingelesa hobetzea da, eskolan lan egiten ari denaren baino maila altuagoan. Egunerokoan behar dutena baino kontzeptu eta maila altuago bat izan nahi duten ikasleei bideratuta daude talde hauek.
Bi talde hauek desberdintzen ditugu ikasleen nahia zein den kontuan hartuta. Beti hizkuntzaren barruan aurkitzen diren alor guztiak lantzen ditugu. Ikasleek hizkuntza erabiltzeko motibatzen ditugu, honela ikas prozesua azkartzen dugu eta hizkuntzaren erabilera hobetzen da.
Oinarrizko eta talde aurreratuetan irakasleak beti klase osoa ingelesez emango du.
Ikasle bakoitzarentzat talde egokia aurkitzeaz arduratuko gara beti, baita taldez aldatzen joatea ikasten joaten diren heinean.
Egunero hizkuntza erabiliz hobetzen goaz. Ikasle bakoitzaren taldea aukeratzerakoan beraien maila hartzen dugu kontuan eta hoberen egokitzen den taldean sartzen dira.
Hizkuntzaren oinarria hobetzen saiatzen gara bakoitzaren ezagutzan aurreratzen dugun heinean.
Euskaran murgiltze prozesu bat proposatzen dugu gure klaseetan, hizkuntza erabiliz, ikasteko prozesua azkarragoa eta emaitza hobeagoak lortuz.
Ikasten ikasi, askotan zailtasunak ikasleen antolakuntzatik datoz, ikasteko tekniketatik edo azterketen prestakuntza prozesutik. Talde hauetan gure helburua alor horiek lantzea da. Klaseetan teoria zati bat lantzen dugu, gero ikasitako kontzeptuak praktikan jartzeko.
Ikasketetan errendimendu altuago bat lortzea da talde hauen helburua, ikasleen ikas prozesuan egunero egiten diren akatsak zuzenduz.
Batera lor dezagun.Familia eta akademiaren arteko lana batera egin behar dela pentsatzen dugu.
Gurekin bilerak edukitzeko aukera ematen dizuegu edozein momentuan, guri deituz. Gurekin dauden ikasleen gurasoekin eta baita, informazioa nahi duten edozein gurasoekin ere. Iritzi profesional bat behar baduzute, gurekin kontaktuan jar zaitezkete.
Azkenik, gurekin telefonoz hitz egiteko aukera beti dago. Edozein galdera egin edo informazio eske hitz egiteko.
Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies
ACEPTAR