“Gauzak zergatik egiten diren garrantzi handia du, baina ezin dugu inoiz ahaztu nola egiten diren, hortan datza garrantzitsuena”
Gaur egun daukagun eskola eredua batzuetan ez da gai ikasleei era egokienean hezitzen. Ikasle guztiekin metodo berdina erabiltzen da, guztiei jarrera berdina eskatzen zaie, baita emaitza berdinak ere. Baina ikasle bakoitza desberdina da, horregatik ezin zaie guztiei gauza berdinak eskatu.
Garrantzi handia ematen diogu klasean erabiltzen den metodoari, nola irakasten den. Gure ustez ikasle bakoitza ezagutu behar dugu, gero bere izaerari eta beharrei moldatzeko. Talde txikietan lan egiten dugunez, badugu metodo hori aurrera eramateko aukera eta baita ikasle bakoitzarekin era indibidualizatuago batean lan egiteko.
Ikasle bakoitzarekin metodo egoki bat erabiltzen denean, pentsatzen dugu ikasle guztiak gai direla aurrean aurki dezaketen edozein arazo konpontzeko, profesional aproposekin lan egiten denean.
Gure akademian dauden ikasle guztiek arreta indibidualizatua jasotzen dute. Klase guztiak ikasle bakoitzari egokitzen ditugu, egun bakoitzerako helburu batzuk finkatuz, metodo egoki bat erabilita eta klase osoan zehar irakaslearen arreta izanda.
Askotan beharrezkoa da jokoaren bidez ikastea, hezkuntza prozesua erakargarria eginez. Honek askotan ikasleek ikastearen inguruan duten idea alda dezake, beren arreta handiagotuz eta emaitza hobeagoak lortuz. Honela beraien motibazioa handitzen dugu eta parte hartze haundiagoa lor dezakegu.
Klase guztiak talde txikietan ematen dira, gutxienez 2 eta gehienez 5 ikasle egonda irakasle bakoitzarekin. Bestetik banakako klaseak ere ematen ditugu, irakaslearen arreta osoa eduki nahi dituzten ikasleekin
Gure ikasleak akademian astero egun bat, bi, hiru, lau edo asteko egun guztiak pasatzen dituzte. Ordutegi hori finkatzeko gure irakasleen iritzia eta ikaslearen beharrak hartzen dira kontuan.
Batxilerren dauden ikasleen klaseak ordu eta erdikoak dira, bestetik lehen hezkuntza eta bigarren hezkuntzakoen klaseak ordu batekoak
Ikasleen ikasteko teknika hobetzea, eskolako lanak ondo antolatzea eta jarrera egokia izatea dira gure helburuetako batzuk.
Akademian egiten den lana ikasle bakoitzaren beharrei egokitzen dugu beti. Kontzentrazioan arazoak, antolakuntza falta, motibazioa,… izaten dira arazoetako batzuk. Besteetan ikasleek eskolan ulertu ez dituzten gauzen azalpen bat behar dute soilik, kontzeptuak hobeto barneratzeko.
Ez dugu uste kontzeptuak barneratzean lana bukatuta dagoenik, ikasitakoa gehiago landuta hobetzeko eta segurtasuna irabazteko aukera beti daukagu.
Etxerako lanak eta eskolan lantzen diren gauzak, eskolaz kanpo egin behar dugun lanaren hasiera besterik ez dira, lanaren abiapuntua. Eskolakoa kontuan hartuta, kontzeptu guztiak finkatzeko eta indartzeko ariketa desberdinak eramaten ditugu aurrera gure klaseetan.
Gurasoen eta akademiaren arteko lana beharrezkoa da guretzat. Horregatik askotan zuekin kontaktuan jartzen gara, ikasleen ikasteko prozesua era egokian aurrera eramateko.
Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies
ACEPTAR